David Hockney

 IKUSPEGI ZABALAGO BAT

2012ko maiatzak 15–irailak 30

Jarduera osagarriak

Hitzaldia: David Hockney-ren Yorkshire-ko paisaiei sarrera

Hitzaldia: David Hockney-ren Yorkshire-ko paisaiei sarrera

Maiatzak 15

Edith Devaney-k, Londresko Royal Academy-ko arte arduraduna eta komisarioetako batek, erakusketaren ikuspegi orokorra emango du, eta paisaietan britainiar artistak landutako gaiak eta jaioterri Yorkshire-rako itzulera aztertuko du. Artistaren lan egiteko moduaz eta ibilbide osoko teknologiaren erabileraz ere mintzatuko da. Halaber, erakusketa nola sortu zen eta nola taxutu den azalduko du.

Doako jarduera. Aldi bereko interpretazioa gaztelaniara.
Lekua eta ordua: Zero Espazioa. 18:30
Informazio gehiagorako
iPad-en sortzeko ikastaroa: hastapenak

iPad-en sortzeko ikastaroa: hastapenak

Maiatzak 22 eta 29 eta ekainak 8 eta 12

David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketa dela eta, sormenezko lanak egiteko eta entretenitzeko, iPad gailuak hainbat ezaugarri eta aukera apropos dituela erakutsiko duen ikastaroa antolatu du Museoak. Publiko orokorrarentzat da, Óscar Cienciak zuzenduko du, eta ezinbestekoa da parte-hartzaile bakoitzak iPad gailua ekartzea.

Egitaraua:
Maiatzak 22: sarrera orokorra
Maiatzak 29: argazkigintzarako eta marrazketarako erabilerak Ekainak 8: bideorako erabilerak
Ekainak 12: edizioan Penultimate eta Keynote programetan Lekua eta ordua: Hezkuntza gela, 19:00–20:00
Informazio gehiagorako
Partekatutako hausnarketak

Partekatutako hausnarketak

Museoko Arte Ardura eta Hezkuntza Arloko profesionalek erakusketa ikusteko bestelako modu bat azalduko dute.

Arte Ardura Arloaren ikuspegia
Maiatzak 30, 18:30
Lucía Agirre, Arte Ardura Arloaren Zuzendariordea

Funtsezko kontzeptuak
Ekainak 6, 18:30
Luz Maguregui, Hezkuntza Arloko Koordinatzailea

Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Babeslea

Babeslea Iberdrola
×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.